Aniztasuna.

Eduardo Casamayor. Presidente ELSA (European Law Students Association)

 

“ELSA Deustoko” presidente eta, horren gainetik, elkarteko partaide naizen aldetik, greziar hauteskundeen inguruan ospatutako Europar Elkarrizketak saiora joateko aukera izan nuen gonbidatu moduan.

Esperientzia hitz bakar batekin deskribatzeko egoeran aurkituko banintz, aniztasuna izango litzateke;  adin ezberdinetako jendea zegoen bertan, egoera eta sektore anitzetan murgildutako pertsonak, eta, ondorioz, iritzi ezberdinak. Aniztasun eta dibertsitate honek asko aberastu zuen bai elkarrizketen hasierako atala, eta baita ondoren sortu zen eztabaida ere.

Hasierako ponentziak, guztiak perfil eta ezaguera ezberdinetako pertsonek eginikoak, greziar hauteskundeak ikuspegi zabal batetik ikusteko aukera paregabea eman zuten; nire aburuz,  bertaratutako publiko guztia integratzen lagunduz. Arazoa, beraz, ikuspegi filosofiko, juridiko eta politikotik landu zela azpimarratu dezaket.

Ikuspegi ezberdin horiek bere islada izan zuten ondorengo eztabaida eta galdera-erantzunen txandan. Publikoaren galderek Greziako hauteskundeetan eta Europako Batasuneko politiken inguruan sakontzeko aukera eman zuten, eta benetan lagungarriak izan ziren berriak irakurtzen soilik sortu daitezkeen zalantzak argitzerako garaian.

Hori dela eta, Europar Elkarrizketak, nire kasuan behinik-behin, oso interesgarriak izan zirela onartu behar dut; ez gaiarengatik soilik, bertaratutako publiko anitzak egindako ekarpen zabal eta aberasgarriengatik baita ere.

Amaitzeko, Globernance Institutuari eskerrak eman nahi dizkiot Europar Elkarrizketak jardunaldiak antolatzeagatik; Europako errealitatera gerturatzeko modu zuzen, ezberdin eta alternatiboa iruditzen baitzait; kasu honetan, Greziako hauteskundeak bezalako gai garrantzitsua jorratuz. Gainera, ezin ahantz dezakegu horrelako informaziora heltzea ez dela batere erraza. Hiritar moduan, aukera hau eman izana eskertzea gustatuko litzaidake.

 


 

Aviso legal: Durante cada sesión de los Diálogos Europeos, participantes que provienen de diferentes realidades y mundos, algunos presentes y otros que participan virtualmente a través de streaming, están invitados a redactar un post, una culminación de sus propias opiniones y reflexiones del debate. Estas opiniones son lo que constituyen los e-Diálogos. Las opiniones y reflexiones expresadas por los contribuyentes de e-Diálogos son exclusivamente suyas y no reflejan las opiniones del proyecto Diálogos Europeos o de los organizadores. El proyecto Diálogos Europeos no es responsable por la exactitud de cualquiera de la información aportada por los colaboradores e-Diálogos. Si deseas enviar tus propios pensamientos y opiniones, por favor envíenos un correo electrónico: info@europeandialogues.eu.

Artikulua gustatu bazaizu, esaiguzu.

Partekatu

Erlazionatutako artikuluak