San Telmo Museoa

Museo San Telmo
San Telmo Museoa 1902an inauguratua zen eta Euskal Herriko museorik zaharrena da; alabaina, gaur egun berrituta eta helburu berriekin datorkigu. Museoaren fondo gehienek euskal gizartearekin lotura dutela kontuan izanik, San Telmo berritu egin da Euskal Gizartearen eta Herritarren Museo bihurtzeko.
Museo San Telmo

MUSEO DE SAN TELMO Y PLAZA ZULOAGA» por GonzalomauleonTrabajo propio. Disponible bajo la licencia CC BY-SA 3.0 es vía Wikimedia Commons.

San Telmoren hausnarketaren xedea iragan kultural eta historikoa da, egungo gizartearen hazia, hain zuzen ere, diziplina anitzeko ikuspegian oinarritua eta egungo elkarrizketara eta eztabaidara irekia. Etorkizuneko belaunaldietarako oroimena izateaz gain, museoak zaintzen duen ondare-aberastasun hori babesteko eta herritarrei jakitera emateko ardura du, guztiok ondare hori erabil dezagun eta horretaz balia gaitezen. Euskal gizartearen historia eta bilakaeraren bilduma adierazgarrienak kontserbatzeko, osatzeko eta handiagotzeko erantzukizuna hartu du San Telmo Museoak.
Museoa ez ezik, jakintza zabaltzeko eta pentsamendua sortzeko gunea ere bada San Telmo eta iraganeko jakintzatik abiatuta oraina ulertzeko eta etorkizuna eraikitzeko tresna izan nahi du.
Gaur egun, museoan 26.000 piezatik gora ditugu inbentariatuta hainbat kategoriatan: Etnografia, Arte Ederrak, Argazkilaritza,Arkeologia eta Historia.
Aipatu behar da San Telmo Museoa izango dela inguru honetan euskal gizarteari eskainitako museo bakarra, gizartearen museoaren ikuspegitik begiratuta, eta aldi berean, hiriko museoen artetik, Arte Ederretako area bat duen bakarra da.

GURE GIZARTEAREN ERRONKAK

Elizan, egungo gizarteak gainditu beharreko erronkak ere aurkituko ditu bisitariak. Gaiak ikus-entzunezkoen eta egungo teknologien bidez aurkezten dira eta, horien bitartez, norbanakoak ingurunean esku hartzeko eta, hartara, etorkizunaren osaketan parte hartzeko duen gaitasuna nabarmendu nahi da. Mahai interaktibo baten bidez eztabaida eta hausnarketa eragingo da gaur egungo gaiei buruz: bakea eta giza eskubideak, garapen iraunkorra, gero eta handiagoa den kulturartekotasuna, Europak munduan duen eginkizuna edo berdintasuna.

EUROPAR ELKARRIZKETAK ETA BERE ERRONKAK

Gure ustez zer da Europa? Nolako Europa eraikitzen lagundu nahi dugu Euskaditik? Estatuek, nazioek eta eskualdeek zer eginkizun betetzen dute elkartasunak nagusi izan behar duen prozesuan?

www.santelmomuseoa.com