×

PROZESU KONKURTSALEN IKUSPEGI GIZATIARRA

Artikulu hau eskerrak ematen hasi nahiko nuke; Europar Elkarrizketak proiektuari eskerrak, pasaden ostegunean Elizabeth Stong epaile federalaren hitzaldira gonbidatzeagatik; oso aberasgarria izan baitzen. Hasieran geure buruari egin genion galderak – Estatu Batuetan aplikatutako neurri berdinak erabili al daitezke Europar Batasunean krisitik irteteko?- beste galdera filosofikoago batera eraman ninduen: ba al dago prozesu konkurtsalak modu gizabanakoan pentsatuz egiteko aukera?

Prozesu konkurtsalen legeak dioenez, 22/2003, Uztailaren 9ko Legea, zordun konkurtsalak (pertsona naturala edota juridikoa), ezin ditu bere betebeharrak bete, eta, gainera, egoeraren arabera, bere ahalmena erabat murriztuta geratzen da; bai administradore konkurtsalak bere kontrolpean hartu dituelako, edota administratzaileak berak hartu dituelako beregain!

Hartzekodunak administratzaileei beraien kreditu guztiak komunikatu behar dizkiete; masa pasibora igaro eta horrela kredituak asetzeko. Bai administratzaileak eta baita hartzekodunak prozesu zailean aurkitzen dira; batzuek galdutakoa errekuperatzeko, eta besteek dutena mantentzeko: zordunak, bere ondareak, eta hartzekodunak, zor zaion kantitatea.

Konkurtsoak horrela kudeatuz, zaila da prozesua egoera positiboan kudeatzea;  bi aldeak garaile ateratzea, alegia; bi aldeek hurrengoa onartu ahal izatea: “ahal dugun guztia egingo dugu hemen gaudenok irabazten irteteko”.

Ezin ahantz dezakegu, gainera, konkurtso egoeran dauden bai zordunak eta baita hartzekodunak ere, kaudimen gabezi egoeran daudela; ezin dituzte beraien betebeharrak bete, eta nire ustez, iruzurrik ez bada behintzat, guztiok merezi dugu bigarren aukera bat egoera berbideratzeko!

Elizabet Stongek zioen moduan, “Epaitegiak (prozesu konkurtsalak tramitatzen diren lekuak) bigarren aukerak emateko tokia izan behar dute. Inor ez da ez garaile ez galtzaile irten behar”. Filosofia hau jarraitzen al da merkataritza arloko epaitegietan? Ba al dago aukera prozesu hauek gizatiarragoak egiteko? Bi aldeak motibatzeko? Akordio batera iritsi daitezen laguntzeko eta biak irabazle ateratzeko?

Previous post

BIZIMODU EZBERDINA, BEGIRADA EZBERDINA

Next post

Munduko gobernantzan joera berriak: Europaren politizazioaMaiatzaren 27an San Telmo Museoan izango den Europar elkarrizketen bosgarren saioak helburu izango du Europaren dimentsio politikoari buruz eztabaidatzea eta sakontzea, eta ikuspuntu ekonomikoa gainditzea. Elkarrizketa honetan Edgar Grande soziologo eta irakasleak hartuko du parte, eta Globernancen sortzaile Ulrich Becki omenaldia egingo zaio, abenduan hil baitzen. Globernance Gobernantza Demokratikorako Institutuak, Donostia 2016k eta San Telmo Museoak Europar elkarrizketen bosgarren saioa aurkeztu dute. DSS2016EUren kultur programaren barne eta San Telmo Museoak 2014 urtean abian jarri zuen Erronkak arloan aurki dezakegun proiektua da honakoa. Azken urteotan Europar Batasunak jasandako krisi ekonomiko larriak inflexio-puntua izan da gure kontinentearentzat. Horrek bai intelektualak, bai ordezkari publikoak Europaren etorkizuna birpentsatzera bultzatu ditu; ekonomia ezezik, diziplina asko lantzera behartu ditu, ikuspegi ekonomikoak eragindako filia, beldur eta eztabaidak gainditzeko asmoz. Gai honetan sakontzeko, Europar elkarrizketak Globernanceko Kontseiluko kide Edgar Grande Alemaniako soziologo ezagunaren parte-hartzea izango du. Grande Europaren biziraupen eta etorkizunerako batasun politikoaren aldeko defentsa sutsua egin duen pertsona dugu. Halaber, ekitaldiak Ulrick Becki egingo dio omenaldia, izan ere, Globernancen sorkuntzan parte hartzeaz gain, Edgar Granderekin batera La Europa Cosmopolita liburua idatzi zuen. Daniel Innerarity Globernance Institutuko zuzendari eta katedradunaren hitzetan, jardunaldi honetan sortuko diren hausnarketak oso interesgarriak izango dira, izan ere, “gizarteak, azken urteotan, Europaren eraikuntza urrun zegoen gai arrotz moduan ikusi du; garrantzia gutxi zuen gai bezala, alegia. Krisi ekonomiko eta politikoak, aldiz, energiak mugiarazi ditu, bai modu positibo edota negatiboan, kasuaren arabera”. Sare sozialen bidezko parte-hartzea Doako jardunaldi irekia izateaz gain, streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da www.europeandialogues.eu webgunearen bitartez. Era berean, herritar orok ekitaldia hasi aurretik hizlariei galderak bidatzeko aukera izango du, bai Twitter bidez [@EUdialogues], edota Facebook sarearen bitartez [European Dialogues].